XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laborategia 4. Oxigenoa beharrezkoa da errekuntzarako.

Har itzazu tamainu bereko kandela zati bi eta kristalezko flasko bi, bata bestea baino handiagoa; kandelek flaskoaren barruan kabitu behar dute.

Piztu kandelak eta estal itzazu flaskoekin.

Zein itzaltzen da lehena?. Zergatik?.

Aplika ezazu 5. Korronte terminoak beha nahi dituzu?.

Horretarako folio papera, artaziak eta berogailua behar dituzu.

Folioa moztuz, paperezko espiral bat egin behar duzu.

Jar ezazu piztutako berogailuaren erdialdearen gainean.

Zer gertatzen da? Zergatik?.

Talde lana 6. Jaso ezazue erregela! Jar ezazue erregela, hobe egurrezkoa bada, mahai baten ertzaren gainean, irudiak erakusten duen bezalaxe.

Estali zabaldutako eta ondo leundutako egunkari batekin.

Saia zaitezte egunkaria jasotzen erregelaren muturra kolpatuz.

Zer gertatzen da?. Zergatik?.